Etxarriko Toponimia Batzordeak uztailaren 5erako Udako Ibilbide Toponimikoa antolatu du. Asmoa herriko hegoaldeko dermioa ezagutzea izango da. Goizeko 9:00etan hitzordua jarri dute udaletxe aurrealdean, eta Jose Luis Erdoziak gidatuko du Etxarriko hegoaldeko dermioa ezagutzeko ibilbide toponimikoa. 3 orduko ibilbidea izango da.
Izena eman garilaren 3a baino lehen
Ibilbidera joan nahi dutenek euren asistentzia konfirmatu beharko dute garilaren 3ra arte, 948 460 930 edo 606 239 008 telefonoetan edo kultura@etxarriaranatz.com postan. Antolatzaileek adierazi dutenez, euria barra-barra eginez gero, bertan behera geratuko litzateke ibilbidea.