Sakandarrak I. Triku Trailean
1.Ismail Razga: 1:44:25
14.Joxeja Maiza: 1:57:32
19.Beñat Katarain: 1:58:34
31.Mikel Rubio: 2:02:23
48.Juanjo Goikoetxea: 2:07:58
49.Iñaki Martiaren: 2:07:58
51.Vicente Beloki: 2:08:49
53.Patxi Cano: 2:09:01
60.Ruben Moral: 2:10:32
79.Julen Paniagua: 2:14:04
87.Iker Flores: 2:15:05
89.Israel Arbizu: 2:15:25
90.Fernando Igoa: 2:15:25
104.Iñaki Alvaro: 2:17:57
110.Juan Mariñelarena: 2:19:18
118.Igor Artieda: 2:20:55
127.Patxi Dorronsoro: 2:22:36
138.Fran Araña: 2:24:35
173.Jose Leitza: 2:31:05
177.Izaskun Beunza: 2:32:19
178.Iraitz Senar: 2:32:21
185.Juanjo Mintegi: 2:34:23
191.Julen Arratibel: 2:35:08
199.Juan Daniel Lakuntza: 2:37:08
205.Mikel Beloki: 2:39:13
219.Erkuden San Martin: 2:43:39
234.Maria Goikoetxea: 2:48:34
236.Ibai Arrese: 2:49:03
237.Iñigo Iraurgi: 2:49:03
239.Iokin Loiarte: 2:51:05
258.Angel Gurmindo: 3:04:21
Aurreikuspen guztiak gaindituz, I. Triku Trail mendi lasterketarako prestatutako 300 dortsalak agortu egin ziren eta ikaragarrizko parte-hartzearekin abiatu zen Triku Trail Kirol Taldeak hainbat babesle eta laguntzailerekin batera antolatutako mendi lasterketa. 21 km eta 1.400 metroko desnibel positiboa zuen Etxarri Aranazko kanpinetik abiatu zen lasterketak, ingurunetako baso, harizti, pagadi eta trikuharrietatik pasatzen zena. Halaber, Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako baliagarria zen.
Etxarri Aranazko Trikuharrien ibilbidea oinarri hartuta, ibilbide ederra prestatu zuten antolatzaileek. Kanpinetik aterata, Maitzegur eta Auntzetxe atzean utzi zituzten, eta Axioren putzutik barna Lizarrustira heldu ziren. Ondoren, Txaradigorri eta Hirumugeta igo ondoren, Otxentara jaitsi eta Fagamendi igo zuten. Bertatik jaitsierari ekin eta Etxarriko kanpineko helmugan despeditu zen lasterketa jendetsua. Ismail Razga santurtziarrak ziztu bizian osatu zuen proba eta bakarrik iritsi zen helmugara (1:44:25), Abderrahim El Qayedi minutu bat eta 7 segundoko aldea aterata. Xabier Zarranzek irunberriarrak osatu zuen podiuma (1:50:59). Emakumezkoetan Uxoa Irigoien getariarra izan zen azkarrena (2:06:31), Izaskun Gerendiaini 7 minutu pasa aterata (2:13:36). Veronica Domingez izan zen hirugarrena (2:21:05).
Sakandarrei dagokienez, 30 sakandar iritsi ziren helmugara. Joxeja Maiza izan zen probako lehen sakandarra eta lehen etxarriarra (1:57:32). Maizak eta Beñat Katarain lakuntzarrak (1:58:34) bi ordu baino gutxiagotan osatu zuten Triku Traila, eta 2 ordutik gorako tartea behar izan zuten gainontzeko sakandarrok. Lehen emakume sakandarra Izaskun Beunza olaztiarra izan zen (2:32:19).
Bukaeran, korrikalariek kamiseta teknikoa eta oroigarriak jaso zituzten eta irabazleek diru sariak, txapelak eta trofeoak. Eta auzate ederraz gozatu zuten bildu ziren guztiek. Korrikalariei asko gustatu zitzaien ibilbidea eta antolakuntza ona. Antolatzaileek lan itzela egin zuten guztia prestatzeko, baina probaren erantzuna eta lasterketa ongi atera zela ikusita, pozik zeuden.