Larunbatean VII. Goierri Garaia mendi lasterketa jokatu zen Urretxu-Zumarragan, 22 kilometroko proba. 118 korrikalari iritsi ziren helmugara, Aritz Egea (1:47:51) eta Sandra Sevillano (2:14:56) buru zirela. Sakana Bizirik taldeko Fidel Jimenez etxarriarra 25.a izan zen (2:10:47).
Ehunmilei begira
Asteburuan Ehunmilak ultratraila (168km, 11.000 m desnibel +) eta G2 Handiak ultratraila (88 km, 6.000 m desnibel +) jokatuko dira Beasainen. Lehen proban izena eman duten 295 korrikalariak ostiralean 18:00etan abiatuko dira, eta bigarrenean ariko diren 362 korrikalariak 5 ordu beranguago, 23:00etan. Aipatu proba luze eta gogorretan korrikalari sakandarrak arituko dira.