Sanferminetara joan eta txapela batekin bueltatzea. Ederra litzateke gero Floren Nazabalendako. Etxarri Aranazko aizkolariak Ruben Saralegirekin osatuko du bikotea Nafarroako Bikotekako Aizkolari Txapelketan parte hartzeko. Beste bi biko izanen dituzte aurkari: Jon Rekondo-Ander Erasun eta Donato-Larretxea-Juanjo Lopez. Egin beharreko lana, ez nolanahikoa: 6 kana-erdiko eta 6 60 ontzako erdibitzea.
Aurreko urtean Nazabalek Erasunekin osatu zuen bikoa. Final dotore eta ikusgarrian hasieratik hartu zuten aurrea Nazabalek eta Erasunek, baina txapela jantziko zutela zirudienean, azken enborrean ezustekoa gertatu zen: Larretxeak eta Rekondok abiadura azkartu eta gailentzea lortu zuten, Nazabali eta Erasuni lau aizkorakada eskasengatik irabaziz. Azken txanpan ihes egin zion txapelak Nazabali, baina ea igandean sanferminetatik txapeldun bueltatzen zaigun Etxarriko txapeldun handia.