Bendubek amerjinan egunien

Guaixe 2014ko abuztuaren 15a

Gaur.

Etxarriarrak bigarren eta azken aldiz urtean merendatzera elkartuko dira Andra Mari ermitaren inguruan. Txistulariak lagun, udal agintariak 19:00etan ermitarantz abiatuko dira. Iritsi eta etxajua bota ondoren merendatzen hasiko dira etxarriarrak. Mahaitik jasota kintoek dantzakia dantzatuko dute eta ondoren kalejiran plazara jaitsiko dira etxarriar gehienak, plazan dantzaldia izanen baita Orots taldearekin. Eguraldiak laguntzen badu, lagun talde bat baino gehiago geldituko da ermitaren bueltan kantuan, iji eta aja edo hitz eta putz.