Joanes Bakaikoa Javier Hernandez Memorialaren finalista

Guaixe 2014ko irailaren 2a

Etxarriarrak Olaizola III.arekin osatzen du bikoa eta Aitor eta Oier Etxebarria izanen dituzte arerio San Fermin Txikitoetako final handian

Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarrak Olaizola III.arekin osatu du bikoa Javier Hernandez Memorialeko gazte mailako binakakoan. Final aurrekoan Peña eta Urizar izan zituzten aurkari. Nahiz eta Peña eta Urizar aurreratu, berehala egoerari buelta eman zioten Bakaikoak eta Olaizola III.enak eta partida nagusitasun handiz irabazi zuten, 22-10. Final handia San Fermin Txikitotan jokatuko dute, Aitor eta Oier Etxeberriaren kontra.