Zorri Azoka, ostiraletik igandera pasatu dute

Guaixe 2014ko ira. 5a, 12:20

Kurtso berriarekin eguna aldatzea erabaki dute Zorri Azoka merkatu sozialeko sustatzaileek. Hori dela eta, heldu den igandean, irailaren 7an egingo da Etxarri Aranazko plazan ikasturte berriko lehenengo azoka, goizeko 11:00etatik 15:00etara.

Sakanako artisauak eta nekazaritza eta abeltzaintza ekoizleak elkartzen dira egitasmo horretan. Euren mozkinak salgai jartzen dituzte. Gainera, hilero ibarrekoak ez diren ekoizle bat edo bi gonbidatzen dituzte. Aurrerantzean hilaren lehengo igandearekin egingo dute Zorri Azoka.