Etxarri Aranazko Udalaren ikasturte berrirako ikastaro eskaintza honakoa da: pintura, dantza latindarrak, yoga, soinketa lasaia, psikomotrizitatea, zirko tailerra, aerobik-a eta pilates-gap. Ikastaro bakoitzari buruzko ezaugarriak eta jakin beharrekoak udaletxean edo www.etxarriaranatz.com web orrian daude. Baita izena emateko inprimakiak ere.
Udalak, bestalde, herriko kirol taldeen eskaintzen berri ere zabaldu du. Horien artean daude: futbola, txirrindularitza, pilota, pala, irristaketa, xakea, atletismoa, herri-kirolak, saskibaloia eta yoseikan budo.