Enneco, azken baimenen zain

Guaixe 2014ko irailaren 17a

Memoria gunea hartuko duen gunea.

Beheko basoan Enneco, haritzaren memoria parkea egiteko azken baimenen zain dago Nafarroa Bizirik fundazioa. Hango kide Vicente Azpilikuetak azaldu digunez, memoriaren gunea egiteko “auzolanak segitzen du”. Parkea egin ahal izateko hirigintza plan berezi egin zuen Etxarri Aranazko Udalak eta hura Nafarroako Gobernuaren esku dago. Lanak hasteko behin betiko baimenaren zain daudela azaldu du Azpilikuetak. Fundazioak lehen harria aurtengo udazkenean jarri nahi zuen.

Bitartean, parkea zer izanen den azaldu eta babesa eskuratzeko Euskal Herrian barnako kanpainarekin jarraitzen du fundazioak. Irailaren 26an, 19:30ean, Irurtzungo udaletxean izanen dira. Lastailaren 4ko arratsaldean, berriz, Etxarri Aranatzen.