Kantuaren eta txistuaren doinura dantzan

Guaixe 2014ko irailaren 19a

Etorkizuna dantza taldeko dantzariak Etxarri Aranazko abesbatzakoen doinura dantzan.

Etorkizuna dantza eskola, Burundar Txistulariak eta Etxarri Aranazko abesbatza bihar, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan

Dantza eta musika ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izanen dute bihar arratsaldean Etxarri Aranazko plazara gerturatzen direnak. 2010ean hasitako elkarlanari segida emanez, dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute Etorkizuna dantza taldeak eta Etxarri Aranazko abesbatzak. Haiekin batera Burundar Txistulariak ariko dira. Musikarien doinura dantzatuko dute dantzariek batzuetan, besteetan bakarka ariko dira. 

Egitaraua 

Agurra  (dantzariak+abesbatza) 

Ibai ona (txistulariak)

Canon fruit (abesbatza txikia)

Axuri beltza (dantzariak+abesbatza txikia+txistulariak)

Zapatagin dantza eta borobila (dantzariak

Alduden gizonik ez (abesbatza

Makil koreografia (dantzariak) 

Mendigoizaleak (abesbatza+txistulariak

Ashera (dantzariak) 

Errotazaia (abesbatza

Arin arin (dantzariak) 

Gurea da (abesbatza+txistulariak

Piztiak (dantzariak) 

Maite (abesbatza)

Euskalakari (dantzariak)

Gure esku dago (dantzariak) 

Agur, zuberoa (abesbatza+txistulariak)

Zapalduen olerkia (dantzariak)