Bakaikoa-Mariezkurrena Lodosako Torneoko txapeldunordeak

Guaixe 2014ko irailaren 22a

Joanes Bakaikoa.

Laso-Olaizolak 22-11 irabazi zieten finalean

Ostiralean Lodosako Virgen de las Angustias Torneoko finalak jokatu ziren. Promesen mailan Erreka klubeko Joanes Bakaikoa etxarriarrak Irurtzun klubeko Mariezkurrenarekin osatu zuen bikotea, Laso (Huarte) eta Olaizola (Bortziriak) pilotarien kontra jokatzeko. Tamalez, Lasok eta Olaizolak 22-11 hartu zituzten menpean sakandarrak.