Etxarriko Mendira Joan-Etorrirako izena ematea zabalik

Guaixe 2014ko irailaren 26a

Urriaren 5ean jokatuko da

Olaztiko mendi lasterketari Etxarri Aranazko 39. Mendira Joan-Etorriak hartuko dio lekukoa. 10 km eta 572 metroko desnibel pilatua duen proba urriaren 5ean jokatuko da, Etxarriko ferietan. Izena ematea zabalik dago www.mendizmendi.com web gunean (10 euro). Informazio gehiagorako: mendirajoanetorria.16mb.com. Etxarrikoa Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketako azken proba puntuagarria izango da.