Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarrak Olaizola III.arekin osatu du bikoa Javier Hernandez Memorialeko gazte mailako binakakoan. Final aurrekoan Peña eta Urizar izan zituzten aurkari. Nahiz eta Peña eta Urizar aurreratu, berehala egoerari buelta eman zioten Bakaikoak eta Olaizola III.enak eta partida nagusitasun handiz irabazi zuten, 22-10.
Final handia San Fermin Txikitotan jokatuko dute Bakaikoak eta Olaizola III.ak, Aitor eta Oier Etxeberria bizkaitarren kontra. Memorialeko finalak gaur, ostiralean, 19:00etan jokatuko dira Labrit pilotalekuan, San Fermin Txikito festen barruan.