Atzo goizean, 8:30 aldera, auto istripua izan zen Sakanako Autobian (A-10), Etxarri Aranatz parean. Gasteizko noranzkoan zihoan autoa bidetik atera eta irauli egin zen. Hura gidatzen zuen 26 urteko gazteak hainbat kolpe hartu zituen. Une batez ere konortea galdu zuen. Pronostiko erreserbatuarekin ospitaleratu zuten Iruñean.
Istripuaren tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku eta erizainak eta Altsasuko parkeko suhiltzaileek hartatu zuten gaztea. Foruzaingoak, bestalde, trafikoa Etxarrin barna bideratu zuen, zauritua eraman eta errepidea garbitu bitartean. Istripuaren zergatia ere ikertu zuten.
Sakanako Bizikleta Egunera urdiaindarrak eta altsasuarrak eramaten zituen autobus gidaria izan zen ezbeharraren berri eman zuena larrialdi zerbitzuan. Hura eta bidaiari bat izan ziren zaurituarengana iristen lehenak. Bitartean, autobuseko bidaiari gazteek, urrutitik bada ere, larrialdi zerbitzuek nola lan egiten duten zuzenean ikusteko aukera izan zuten.