Etxarriko bargan gora behera

Guaixe 2014ko urriaren 4a

39. Mendira Joan-Etorria jokatuko da bihar, igandean, 11:00etan, Etxarri Aranatzen

Bihar, igandean, lastailaren 5ean, Mendira Joan-Etorriaren 39. edizioa jokatuko da Etxarri Aranatzen, goizeko 11:00etan, Etxarriko ferietako ospakizunen barruan. Etxarriko Udaberri elkarteak, Etxarri Aranazko Udalak eta Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak antolatu dute mendi lasterketa, hainbat laguntzailerekin batera. Probak 10 kilometroko luzera du eta 572 metroko desnibel pilatua. Gehiengo altuera mendi gainean, Urbasa-Andiako bargan hartuko du (1.065m). Etxarrikoa Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako azken proba puntuagarria da. Aipatzekoa da 1975. urtean sortu zela proba, lagunen arteko apustu bat zela medio.

Aurreko urtean 88 korrikalari lehiatu ziren Etxarritik Urbasako Bargara igo eta jaisteko lasterketan, horietatik 39 sakandarrak. Irabazleak Fernando Etxegarai beratarra (46:43) eta Nerea Amilibia Raffaella Ciavola gasteiztarra (62:13) izan ziren. Etxegaraik ez zuen lortu Juan Mari Garinek 2001ean ezarritako errekorra hobetzea (42:50). Seigarrena eta lehen sakandarra Ander Unzurrunzaga etxarriarra izan zen (49:24), eta emakumezkoetan lehen sakandarra proban bigarren emakumea izan zen Jone Pelaez altsasuarra (66:34).

Izena ematea zabalik
Izen ematea www.mendizmendi.com web gunean egin behar da, edo lasterketaren egunean bertan, 10 euro ordainduta. Korrikalari bakoitzak oroigarri bat jasoko du bukaeran, eta probaren ondoren auzatea izanen da. Antolakuntzak proban parte hartzera eta proba zuzenean jarraitzera animatu ditu sakandarrak.

Sariak (gizon eta emakumeendako)
Lehenengoek: 90€, txapela eta sari berezia
Bigarrenek: 60€ eta sari berezia
Hirugarrenek: 30€ eta sari berezia
Lehen etxarriarrek: 50€ eta XALOK saria
Bigarren etxarriarrek: Sari berezia
Hirugarren etxarriarrek: Sari berezia
Lehen beteranoak: Sari berezia
*Probako errekorra gaindituz gero (Juan Mari Garinek 2001ean: 42:50): 200 €-ko saria.

mendirajoanetorria.16mb.com
Probaren inguruko informazioa.