Etxarri Aranazko feriak puntako aizkolarien bilgune izango dira. Izan ere, igandean Nafarroako I. Mailako Txapelketako finala jokatuko da Euskalerriari pilotalekuan, 13:00etan. Bertan, Uharte Iruñeko kanporaketan finalerako txartela lortu zuten 5 aizkolariak lehiatuko dira: Floren Nazabal etxarriarra, Jon Rekondo leitzarra, Ruben Saralegi leitzarra, Ander Erasun aurtiz-iturendarra eta Oihan Larretxea beratarra.
Ondoko lana egin beharko dute: lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko erdibitu.
Egungo txapeldun Floren Nazabal da txapela janzteko faborito nagusia. Nahiz eta Euskal Herriko kanporaketan arazo batzuekin aritu, Nafarroako kanporaketan maila bikaina eman zuen eta etxarriarra da txapela janzteko faborito nagusia. Egun 8 txapel ditu Nazabalek, eta jaioterrian bederatzigarrena jantzi nahiko luke. Horretarako, baina, lan handia du aurretik.