Beunza eta Amilibia azkarrenak Etxarrin

Guaixe 2014ko urriaren 6a

Bukaeran talde argazkia egin zuten saritu guztiek.

Ia 100 korrikalarik parte hartu zuten 39. Mendira Joan-Etorrian, 39 sakandarrek. Olazti-Urbasa lasterketan bezala, Jose Luis Beraza uhartearra eta Izaskun Beunza olaztiarra izan ziren sakandar onenak

Sakandarrak Etxarri Aranazko 39. Mendira Joan Etorrian
1.Mikel Beunza: 46:24
4.Jose Luis Beraza (Uhar): 47:39
5.Aritz Munarriz (Etx): 48:01
8.Beñat Katarain (Lak): 49:12
12.Jose Jabier Maiza (Etx): 50:19
13.Ader Unzurruntzaga (Etx): 51:04
14.Gorka Santesteban (Etxarren): 51:10
15.Mikel Rubio (Irur): 51:28
16.Aritz Ganboa (Arru): 51:44
17.Julen Paniagua (Urd): 52:13
18.Mikel Satrustegi (Arru): 52:38
21.Mikel Berastegi (Arb): 53:11
25.Mikel Sasiain (Etx): 53:58
27.Fran Araña (Arb): 54:27
28.Adur Senar (Lak): 54:30
29.Mikel Perez de Eulate (Etx): 54:34
30.Iraitz Senar (Lak): 54:45
36.Santi Galarza (Iturm): 55:28
41.Andoni Azanza (Alts): 56:59
42.Iker Flores (Urd): 57:06
44.Iñaki Miranda (Etx): 57:55
46.Asier Urkia (Etx): 58:34
49.Juan Luis Maiza (Etx): 58:57
50.Iñigo Maiza (Etx): 58:57
51.Izaskun Beunza: 59:09
56.Bernando Garziandia (Etx): 59:38
57.Juan Mariñelarena (Etx): 59:39
58.Juan Carlos Gomez (Alts): 60:13
60.Bautista Barandalla (Etx): 60:23
65.Mikel Beloki (Etx): 61:16
66.Iban Verdugo (Etx): 61:24
68.Arkaitz Munarriz (Etx): 61:49
75.Maite Zabaleta (Etx): 63:27
78.Juan Daniel Lakuntza (Etx): 64:20
80.Erkuden San Martin (Etx): 65:07
81.Raul Mozo (Etx): 65:19
89.Aiora Arrizabalaga (Etx): 68:11
91.Eneko Olarra (Etx): 69:03
95.Maria Goikoetxea (Etx): 71:11
99.Patxi Atxa (Etx): 74:39

Igandean fresko esnatu zen Etxarri Aranatz, korrika egiteko eguraldi aproposa. Panorama horrekin hartu zuten irteera, Etxarri Aranazko plazatik, 39. Mendira Joan Etorrian parte hartu zuten 99 korrikalariek. Udaberri elkarteak antolatzen zuen lasterketa, Etxarri Aranazko Udalaren eta Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioaren laguntzarekin. Aldi berean Etxarri Aranazko feriako azoka ospatzen zenez, jende asko hurbildu zen helmugara eta giro oso polita izan zen.

Etxarriko plazatik abiatuta Urbasako Bargara igotzea zen erronka, Maiatza jartzen duten tokira, buelta hartu eta atzera ere Etxarri Aranatzera jaisteko. 10 km-ko proba da, motza baino gogorra, 572 metroko desnibela duena. Lasterketa 1975. urtean hasi zen ospatzen, lagunen arteko apustu bat tarteko, eta aurtengo edizioa 39.a zen, Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako azken proba puntuagarria.

Parte-hartzea gainditu zen, 2013an 88 korrikalari aritu baitziren. Aurten 99 izan ziren. Lehia bizia izan zen lehendabiziko postuetan eta azkenean Alkotzeko Mikel Beunza gailendu zen (46:24), Julen Martinez de Estibariz gasteiztarrari 17 segundo aterata (46:41). Fernando Etxegarai beratarrak osatu zuen podiuma (46:59). Beunzak ez zuen lortu Juan Mari Garinek 2001ean ezarritako errekorra gainditzea (42:50). Laugarren postuan sartu zen Jose Luis Beraza uhartearra, sekulako denbora eginez (47:39). Probako lehen sakandarra izan zen. Bere atzetik, 5. postuan, Aritz Munarriz sartu zen (48:01), probako lehen etxarriarra.

Emakumezkoetan Nerea Amilibia aiatarra gailendu zen (57:36). Minutu bat atera zion Virginia Perez gasteiztarrari (58:36). Izaskun Beunza olaztiarrak osatu zuen podiuma (59:09). Beunza izan zen lehen emakume sakandarra. 4. postuan iritsi zen helmugara Maite Zabaleta (63:27), probako lehen etxarriarra.

39 sakandar
Aipatzekoa da proban 39 sakandar lehiatu zirela, etxarriar asko tartean. Badirudi mendi lasterketek geroz eta zale gehiago dituztela gurean. Korrikalari guztiek oroigarria jaso zuten eta sari ematea kioskoan egin zen. Ondoren, auzate ederra egon zen korrikalariendako.