Espainiako bizikleta itzulia herritik pasatu aurretik herriko hainbat faroletan Nafarroako bandera eta ikurrina jarri zituzten etxarriar talde batek. PPk Etxarrin duen zinegotzi Juan Antonio Extremerak ikurrinak “berehala kentzeko” eskatu du, “Nafarroaren benetako identitatea faltsutzen dutelako”. Kexu azaldu da ere errotondan ikurrinarekin batera Eskozia eta Kataluinako bandera izarduna daudelako. Aldi berean, PPko kideak bere burua eskaini du banderak jarri zituzten etxarriarrekin bildu eta “Nafarroako eta haren banderen benetako historia azaltzeko”.