Espainiako Auzitegi Nazionalak garilaren 30ean eman zuen 35/02 auziko epaia, herriko tabernena: ezker abertzaleko 20 kideri espetxe zigorra (tartean Juan Kruz Aldasoro eta Jaione Intxaurraga) eta 103 herriko tabernen konfiskazio agindua zuen, Tartean Altsasuko Herria Eginez. Egun hartan epaiaren berri emateko Etxarri Aranazko plazan informazio batzarra egin zen eta Aldasorok azalpenak eman zituen. Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak Aldasorori gaur jakinarazi dio 600 euroko isuna jarri diola, “komunikatu gabeko kontzentrazio batean parte hartzeagatik”.
Alderdiak salatu duenez, “azkenaldian, aldaketa politikoaren aldeko giro sozialaren indartzearekin batera areagotzen ari den sorgin ehiza. Herri Mugimendu ezberdinetatik salatu den bezala, azkenengo bi urteetan 300 isun baino gehiago ezarri dira mota guztietako protesta baketsuetan parte hartzeagatik. Hamarnaka mila euroko zigorra pilatzen duten isunak”. Sortuk gaineratu duenez, “Gobernu Ordezkaritzak , PP eta UPNren Gobernuek eskubide zero eremua bihurtu dute Nafarroa” eta “eskubide urraketa guztiei tinko erantzuteko eta atsedenik hartu gabe aldaketa politiko eta soziala ekarriko duen bidean sakontzeko” eskatu du Sortuk.