Apirilaren 13an Etxarri Aranatzen independentziari buruzko herri galdeketa egin zen. Estreinakoa Euskal Herrian. Etxarririlekukoa Bizkaiko Arrankudaiga herriak hartuko dio azaroaren 2an. Etxarri Aranazko Gure Esku Dagok Arrankudiagara joateko autobusa antolatu du, “eguna haiekin ospatzeko eta elkartasuna adierazteko”. Autobusa 10:00etan abiatuko da. Txartelak ohiko tokietan hartu daitezkeela jakinarazi dute Gure Esku Dago-tik.