Etxarri Aranazko Udalak, 152.960 euroren truke, Utzubar Txiki edo heziketa eta kirol gunearen 1. faseko urbanizazioa HNV, S.A. eta Obrum CIBi esleitu die. Lanak azaroaren hasieran hasiko dira eta 10 asteko epea izanen dute lanak despeditzeko. Proiektua eta obra zuzendaritza Xabier Lopez de Uralde arkitektoak bideratuko du. Sistema Orokorreko 1. fase horretan, oinarrizko azpiegiturak eramanen dituzte Utzubar Txikira: ur-hornikuntza eta saneamendu-sarea, argindarra, gasa, telefonoa eta bide zati batean zoladura berria jarriko da.