Etxarri Aranazko Udalak herriko ahozko ondarea biltzen duen web orria sortu du: www.etxarrikoahotsak.com. Atari horretan makina bat etxarriarren lekukotasunak, grabazioak, jaso ditu udalak; 70 lekukotasun baino gehiago. Haien bidez, “Etxarriko kultura, gizartea, hizkuntza, izaera, identitatea… herriaren biziaren eta indarraren neurria ematen da”.
Gaur udalak aurkeztuko duen web orri berria “gure ahozko ondare aberatsaren lekuko” izan nahi du. Web orrian jasoak daude, besteak beste, : 2011n jasotako bideo-grabazioak, Beleixe Irratiko (FM 107,3) elkarrizketak, Nafarroako Mediatekako lekukotasunak, 2012 urtean egindako herri-antzerkia… Gaurko aurkezpenean web orria aurrera ateratzeko elkarlanean aritu diren erakundetako ordezkariak izanen dira.