Etzi jarriko da martxan Etxarriko irakurle taldea

Guaixe 2014ko urriaren 28a

Liburutegian, 19:00etan, dago jarria liburuen inguruko solasaldi-tertuliarako hitzordua.

Bigarren denboraldia hastear da Etxarri Aranazko irakurketa taldea. Bere helburua euskaraz irakurtzeko ohitura indartzea da, baina, batez ere, irakurritako liburuen inguruan beste etxarriarrekin hizketatzea eta liburuari buruzko iritziak partekatzea. Taldea irekia da eta nahi duen guztiak parte hartu dezake. “Ez da beharrezkoa irakurle oso trebatua izatea, azken finean, irakurketaz gozatzea eta irakurritakoaren gainean solasaldi-tertulia egitea da helburua” esan digu Aingeru Mikeok.

Aurreneko denboraldian Mikeok berak dinamizatu zituen saioak. Eta ostegunean ere hala eginen du. Baina denboraldi berriko berritasunetako bat da taldeko kideek, txandaka, liburu bana aurkeztuko dutela. Victoriano Huizi udal liburutegian 19:00etan elkartuko dira.  

Egutegia
Eguna                Liburua                                       Egilea                   Dinamizatzailea
Lastailak 30        Kristalezko begi bat                      Miren Agur Meabe   Aingeru
Abenduak 20      Autokarabana                               Fermin Etxegoien    Josebe
Ilbeltzak 29        Maitasunezko oihua                      Katayama Kyoichi    Gema
Martxoak 12       Arotzaren eskuak                          Alberto Ladrón        Edurne
Apirilak 30         Behi euskaldun baten memoriak     Bernardo Atxaga     Alodia
Garagarrilak 11  Aukeratzeko