Jon Etxeberria Ijurra etxarriarra, beste hiru hautagairekin batera, aurten estreinakoz emanen den hiritar bikaintasun sarietarako hautagaia da. Etxeberriak, besteak beste, Sakantzen Sarearen bitartez ibarrean enpresak sortzeko egindako lanagatik aukeratu dute hautagai izateko.
Diario de Noticias egunkariak sustatu du sariketa eta haren bidez “pertsona batek bere jardun profesionalaren bidez gure gizartea hobetzeko egindako ekarpena aitortu nahi du”. Gaurtik azaroaren 23ra bitartean hautagaien alde bozkatu daiteke www.noticiasdenavarra.com web orrian. Saria azaroaren 27an emanen da, Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak Barañainen eginen duen galan.