Ahozko ondarearen gordailua

Guaixe 2014ko urriaren 28a

Makina bat etxarriar elkartu ziren kultur etxean.

Horixe da Etxarri Aranazko Udalak sortu duen www.etxarrikoahotsak.com web gunea. Ostiralean egin zuten aurkezpena, 40 bat etxarriarren aurrean. Interneteko atarian etxarriarren ahozko lekukotasunak jaso dira bideo, audio, transkripzio modura. 70 lekukotasun baino gehiago eta 60 orduko iraupena duten grabazioak. Toponimia ahozkotasuna eta pentsatzeko modua adierazten dutelako, merezitako tokia du web gune berrian. Bertako euskalkiari buruz argitaratutako bibliografiaren berri ere ematen du atal batek. Aurkezpenean web orria lagundu dute erakundeetako ordezkariak izan ziren: Euskarabidea, Labrit multimedia edota Ahotsak proiektua.

Aurkezpenean web orria egiteko laguntza eman dute erakundeetako ordezkariak izan ziren. Ahozko ondarea lantzen duten Euskal Herriko hiru erakunde nagusietako ordezkariek lagundu diote Etxarri Aranazko Udalari web orria egiten eta haien ordezkariak aurkezpenean izan ziren: Alfredo Asiain (Nafarroako ondare ez-materialaren artxiboa, NUP), Julen Calvo (Euskararen Mediateka, Euskarabidea), Asier Sarasua (Euskal Herriko ahotsak.com-ekoa). Haiekin batera halako bilketetan aditua den Labrit multimedia enpresako Gaizka Aranguren izan zen. Bierrik fundazioaren eta Etxarri 2012 herri ekimenaren laguntza ere jaso du udalak.