Bakaikoak gazte mailako finala jokatuko du

Guaixe 2014ko urriaren 30a

Bere taldekide Juankorena izango du arerio, hurrengo astean

Erreka taldean dabilen Joanes Bakaikoa etxarriarra Nafarroako Gazte Mailako Buruz Buruko finala jokatuko du. Asteazkenean Labriten jokatutako finalerdietan Zugarralde taldeko Anso lau tantotan utzi zuen etxarriarrak, jaun eta jabe izanik. Beste finalerdia estuagoa izan zen, eta Bakaikoaren taldekide Juankorenak 18-11 irabazi zion Oberena taldeko Iribarreni. Hortaz, Erreka taldeko Bakaikoak eta Juankorenak jokatuko dute final handia, hurrengo astean.