Etxarri Aranazko independentziari buruzko galdeketari Bizkaiko Arrankudiagan emanen diote segida asteburuan. Apirilaren 13ko galdeketa antolatu zuen A13 ekimenak Arrankudiagara joateko autobusa antolatu du. Hala, etxarriar mordo bat izanen da Bizkaiko herri galdeketaren lekuko eta “haiekin egun ospatu eta elkartasuna” adieraziko diete.