Chris Malisson musika-zuzendariaren lagunek osatutako abesbatza Choros Amici, 13na gizon-emakume. Bretaina Handiko hainbat tokitatik Tutburyra joaten dira entseatzera eta ongi pasatzera. Zenbait asteburutan izaten da hori. Lan eta barre eginez 1992az geroztik bidea egin du Choros Amicik, aparteko musika eginez. Nazioartean ezaguna egin da abesbatzaren musikaren kalitatea, bizitasuna, komunikatzeko gaitasuna eta kolektiboaren izaera sutsuagatik. Europako hainbat agertoki ezagunetan aritutakoak dira, baita abesbatza lehiaketetan ere. Esaterako, 2007an, Tolosan bigarren polifonia saria jaso zuen.