Final garrantzitsua du jokoan gaur Joanes Bakaikoak. Erreka taldean dabilen etxarriarrak bere taldekide Julen Juankorena izanen du arerio Nafarroako Jubenilen Mailako Buruz Buruko finalean. Finala gaur jokatuko da Iruñeko Labrit pilotalekuan, 18:30ean.
Bi pilotariak taldekideak dira eta bikain ezagutzen dute elkar. Hortaz, emozioz betetako final estua aurreikusten da. Ea nork janzten duen txapela.