Nafarroako Jubenilen Mailako Buruz Burukoa irabazi ondoren, Guillermo Mazo Memorialean-Nafarroako Lau t´erdian murgildu da Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarra. Atzo final zortzirenetako partidak jokatu ziren Lekunberrin, eta Bakaikoak 18-3 irabazi zion Zugarraldeko Eskirozi. Hurrengo asteazkenean, azaroaren 19an, txapelketako final laurdenak erabakiko dira Lekunberrin, eta Erreka taldean dabilen etxarriarrak Oberenako Redin izango du aurkari.