Trokolo Teatrok umore eta xamurtasun dosiak zabalduko ditu gaur Etxarri Aranatzen genero ezberdintasunaren kontra egiteko. Ikuspegi baikorra eta, aldi berean, kritikoa eman nahi dute, errespetutik. Hala, protagonistak Mugarik Gabeko Superheroinen Elkarteko hiru ikertzaile dira. Lur planetatik berri larriak iristen ari dira haien egoitzara eta Lurrera ikertzaile talde bat bidaltzea erabaki dute, egoera horren sorrera, arrazoiak eta ondorioak azter ditzaten.
Hautagaien curriculumak aztertu ondoren, Lurrerako ikerketa espedizio garrantzitsurako Calendula Oficianalis, Pizpireta Reta eta Txipuka Rodriguez aukeratuko dituzte. Ikerketa egin ondoren, Etxarri Aranatzera iritsiko dira euren esperientzien berri emateko.
Fitxa
Zuzendaria eta gidoa: Isabel Aisa.
Aktoreak: Aintzane Baleztena, Sabiñe Ahechu eta Isabel Aisa.