Goizeder Beltzak txapela jokoan

Guaixe 2014ko azaroaren 14a

Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatuko da gaur, ostiralean, Donezteben, 17:30ean

Doneztebeko eskoletako frontoian jokatuko da gaur arratsaldean, 17:30ean, Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako final handia. 5 aizkolarik dute jokoan txapela: Iker Vicentek (Otsagi), Mieltxo Mindegiak (Zubieta), Aitor Senosiainek (Olague), Asier Pellejerok (Areso) eta Goizeder Beltzak (Etxarri Aranatz). Bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat erdibitu beharko ditu. Ea etxarriarrak lan bikaina egin eta txapela janzterik duen. Txapelketarekin batera Inaxio Perurenak harrijasotze erakustaldia eskainiko du.