Goizeder Beltza, laugarrena

Guaixe 2014ko azaroaren 18a

Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako finalean laugarrena izan zen etxarriarra

Ostiral arratsaldean Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako finala hartu zuen Doneztebek. Elizondon jokatutako kanporaketan finalerako txartela lortu zuten bost aizkolariak lehiatu ziren: Iker Vicente (Otsagi), Mieltxo Mindegia (Zubieta), Aitor Senosiain (Olague), Asier Pellejero (Areso) eta Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz). Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat erdibitu behar zituzten.

Soilik 17 urte dituen Iker Vicente izan zen txapelduna, merezimendu osoz (15:08). 48 segundo atera zizkion Mieltxo Mindegiari (15:56). Hirugarrena Aitor Senosiain izan zen (17:43), laugarrena Goizeder Beltza (19:30) eta bosgarrena Asier Pellejero (19:39). Vicentek eta Mindegiak lehen mailara igotzea lortu dute.