Joanes Bakaikoa Nafarroako Lau t´erdiko final laurdenetan

Guaixe 2014ko azaroaren 19a

Redin izango du aurkari gaur, 18:00etan, Lekunberrin

Nafarroako Jubenilen Mailako Buruz Burukoa irabazi ondoren, Guillermo Mazo Memorialean-Nafarroako Lau t´erdian murgildu da Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarra. Aurreko astean final zortzirenetako partidak jokatu ziren Lekunberrin, eta Bakaikoak 18-3 irabazi zion Zugarraldeko Eskirozi. Gaur, asteazkenean, txapelketako final laurdenak erabakiko dira Lekunberrin, 18:00etatik aurrera, eta Erreka taldean dabilen etxarriarrak Oberenako Redin izango du aurkari.