%60ko ur galera

Guaixe 2014ko azaroaren 22a

Biltegitik ateratzen den ur kopuru guztia ez da iturrietara iristen.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, ur kontsumoagatik fakturatzen duena eta ur biltegitik ateratzen den ur kopurua ez da bera. Urte hasieran udalak ur biltegian kontrol telematikoa jarri zuen eta horrela jakin ahal izan du handik ateratzen den uraren %40 besterik ez duela fakturatzen. Ur-ihesak izan daitezke %60ko galera horren arrazoia. Udala ur sarea sektorizatzea edo kontrol telematikoko kontagailuak jartzearen moduko irtenbideak aztertzen ari da, ur-ihesak non dauden jakin ahal izateko. Altsasun ere antzeko arazoari egiten ari dio aurre udalak.