Hondakinen inguruko kontsultarako galde-sortak plazan

Guaixe 2014ko azaroaren 21a

Gaur, 19:30etik 21:00etara; etzi, igandean, 13:00etatik 14:30era eta etzidamu, astelehenean, 10:30etik 13:00etara.

Etxarri Aranazko Udalak indarrean dagoen hondakin sistema berriaren inguruan etxarriarrek duten iritzia ezagutu nahi du. Horregatik, espezialdutako enpresa baten laguntzaz galdetegi bat osatu du. Etxarriar guztiei galdetegia erantzuteko eskaintza egin die udalak. Galde-sortak udalaren web orrian, www.etxarriaranatz.com web orrian eskuratu daitezke. Bestela, interesatuak udaletxetik (10:00etatik 14:00etara) edo liburutegitik (16:30etik 20:30era) pasa daiteke astegunetan. Etxarriarrei galde-sortak eskuratzeko erraztasuna emateko udalak erabaki du asteburuan eta astelehenean plazan informazio mahaia jartzean eta han galde-sortak eskuragarri jartzea. Erantzunak azaroaren 30era arte eman daitezkeela ere oroitarazi du udalak.