Joanes Bakaikoa Nafarroako Lau T´erdiko finalerdietan

Guaixe 2014ko azaroaren 21a

Final laurdenetan 10 tantotan utzi zuen Redin

Joanes Bakaikoa (Erreka) pilotari etxarriarra Guillermo Mazo Memorialeko edo Nafarroako Jubenilen Lau T´erdirako finalerdietarako sailkatu da, final laurdenetan Oberena taldeko Redin pilotariari 18-10 irabazi eta gero. Berriki Nafarroako Jubenilen Buruz Buruko txapelketa irabazi zuen etxarriarrak, eta orain lau t´erdikoa lortzeko lanetan murgildua dabil. Bakaikoaz gain Laso (Huarte), Medina (Erreka) eta Andoaga (San Migel) sailkatu dira finalerdietarako.