Parisen auzipetuei elkartasuna azaltzen

Guaixe 2014ko azaroaren 25a

Azaroa hasieratik ETAko logistika aparatuko kide izatea egozten dieten zazpi euskal preso epaitzen ari dira. Horien artean dago Oihan Barandalla. 2005 eta 2006 urteen artean armak eta lehergaiak lapurtzea eta bahiketa egozten diete. Auzipetuen 45 senide eta lagunek, tartean sakandarrak, igande gauean autobusa hartu eta Parisera joan ziren, “euskal herritarrei elkartasuna eta maitasuna adierazteko”. Astelehenean, epaiketaren ondoren tarte batez auzipetuak besarkatzeko aukera izan zuten. Epaitegitik kanpo amnistia aldarrikatzen kontzentrazioa egin zuten.