Joanes Bakaikoak lau t´erdiko finalerako txartela nahi du

Guaixe 2014ko azaroaren 26a

Gaurko Guillermo Mazo Memoriala-Nafarroako Lau T´erdiko finalerdietan Bingen Anduaga izango du aurkari, gaur, 18:00etatik aurrera, Lekunberrin

Joanes Bakaikoa (Erreka) pilotari etxarriarra Guillermo Mazo Memorialeko edo Nafarroako Jubenilen Lau T´erdirako finalerdietarako sailkatu zen aurreko astean, final laurdenetan Oberena taldeko Redin pilotariari 18-10 irabazi eta gero.

Berriki Nafarroako Jubenilen Buruz Buruko txapelketa irabazi zuen etxarriarrak, eta orain lau t´erdiko finala jokatzeko txartela lortu nahi du. Horretarako San Migel klubeko Bingen Anduagaren kontra irabazi beharko du gaur, Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan 18:00etatik aurrera jokatuko diren finalerdietan. Bakaikoa da faborito nagusia, kontuan hartuta 2013an berak irabazi zuela aipatu txapelketa, eta bigarren urtez jarraian lau t´erdiko txapela irabaztea handia litzateke. Baina horretarako lehenik eta behin Anduagaren kontra irabazi beharko du. Beste finalerdian Huarte Iruñeko Lasok Errekako Medina izango du aurkari.

Txapelketako finala Iruñeko Labriten jokatuko da, goiez, abenduaren 3an.