Berrogei bat etxarriar elkartu ziren atzo plazan, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguneko kontzentrazioan. Indarkeria mota horri aurre egitera deitu zuten eta autodefentsa feminista aldarrikatu zuten. Elkarretaratzearen ondoren elkartutakoendako auzatea izan zen.