Joanes Bakaikoak Nafarroako bere bigarren lau t´erdiko txapela jantzi nahi du

Guaixe 2014ko azaroaren 27a

Duela gutxi jubenilen Nafarroako Buruz Burukoa irabazi zuen. Ea asteazkenean lau t´erdikoa janzten duen.

Abenduaren 3ko finalean Unai Laso izango du aurkari

Atzo Guillermo Mazo Memoriala-Nafarroako Jubenilen Lau T´erdiko Txapelketako final erdiak jokatu ziren Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Pronostikoak bete ziren eta Huarte Iruñeko Lasok 18-10 irabazi zion Errekako Medinari, finalerako txarla eskuratuz. Beste final erdian, Erreka taldeko Joanes Bakaikoa etxarriarrak 18-5 hartu zuen menpean San Migel taldeko Bingen Anduaga. Bakaikoak Guillermo Mazoko bere bigarren finala jokatuko du jarraian, eta ea 2013ko txapela berriro ere janzterik duen.

Nafarroako Jubenilen Lau T´erdiko finala abenduaren 3an jokatuko da, Nafarroaren Egunean, asteazkenen goizean, Iruñeko Labriten. 2013ko finalean Joanes Bakaikoak jantzi zuen txapela, Bortzirietako Jon Olaizolari partida gogorrean 18-5 irabazi eta gero. Ea aurten ere txapela Etxarrira datorren!