Kapa gorri txanoduna duen neskatilari Txanogorritxo deitzen diote. Gaixo zegoen amona bisitan joan zen Txanogorritxo, hura sendatzeko on eginen zioten saski bete produktu aldean zituela. Bidean barna Txanogorritxo rock kantuak abesten joan zen.
Rock kantuak, bai. Tdiferencia antzerki taldeak asteburuan Sakanara ekarriko duen antzezlaneko protagonista rockzalea delako, eta jolasteko eta zalapartarako irrika duelako. Antzerkia, musika eta magia uztartuko dira ikuskizunean, guztiak ere, beldurra, zeloak, emozioak, eta abarrak kudeatzeko bitartekorik aproposenak direlako. Migel Molina zuzendariaren esanetara ariko dira Eva Azpilikueta, Monika Latorre eta Ainhoa Ruiz aktoreak.