Igandean Nafarroako Emakumeen Paleta Goma Txapelketako finalak jokatu ziren Iruñeko Labriten eta finaletan hiru sakandar izan genituen. Senior mailan, San Migel klubeko Munetak eta Larrionek 30-29 irabazi zieten Oberenako Yanira Aristorenari eta Kontini, 62 minutu iraun zituen partida estu, gogor, eta ikusgarrian. Soilik tanto bateko aldearekin ihes egin zion txapelak Aristorena etxarriarrari.
Bestalde, 22 urtez azpiko finalean, Oberenako Murillo eta Irati Lasa 30-28 gailendu ziren Etxarri Aranazko Gure Pilota taldeako Ansotegiren eta Paroten kontra. 54 minutuko partida gogorra izan zen eurena eta txapela Sakanara etorri zen, Irati Lasa etxarriarrak eta Murillok jantzi baitzuten. Parot eta Ansotegi bi tanto eskasera geratu ziren.