Irakurleen topaketa

Guaixe 2014ko abenduaren 10a

Bihar, osteguna, 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian

Etxarri Aranazko irakurketa taldeak bigarren denboraldiko bigarren topaketa eginen du bihar. Katayama Kyoichiren Maitasunezko oihua obra izanen dute hizketa-gai. Aurtengo berrikuntzetako bat taldekideek lana txandaka aurkeztuko dutela da. Oraingoan Joseberen txanda izanen da. Berak kokatuko die banatu berri den protagonistaren lan, familia eta lagun arteko ibilerak zertan diren.

Egutegia
Eguna                Liburua                                      Egilea                   Dinamizatzailea
Abenduak 11      Maitasunezko oihua                     Katayama Kyoichi    Gema
Ilbeltzak 29        Autokarabana                              Fermin Etxegoien    Josebe
Martxoak 12       Arotzaren eskuak                         Alberto Ladron       Edurne
Apirilak 30         Behi euskaldun baten memoriak    Bernardo Atxaga     Alodia
Garagarrilak 11  Aukeratzeko