Larunbatean III. Turron Skyrace Pico del Aguila lasterketa bertikala jokatu zen Huescan. 115 korrikalari lehiatu ziren eta Kiko Navarro izan zen azkarrena (26:40). Kronometratutako proban Aritz Munarriz etxarriarrak lan bikaina egin zuen eta 9. denbora onenean geratu zuen kronometroa (30:13). Antonio Salgado beterano altsasuarrak ere lan ederra egin zuen eta 64. postuan sailkatu zen (39:45).