26 bikote lehiatu dira IX. Sakanako Nesken Pala Txapelketan. Ligaxka eta finalerdien ondoren, final handien txanda iritsi da. Finalak larunbatean jokatuko dira, goizeko 9:30ean hasita, Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Guztira 7 final daude jokoan, eta bukaeran sari banaketa izanen da. Ondoren palistak bazkaltzera bilduko dira. Txapelketa antolatu ahal izateko zare baten zozketa eginen da frontoian. Zare berezia, tablet bat zozketatuko baita.
Finalak
Benjaminak:
Maria-Ane / Julene-Olaia
Kimuak:
Maddi-Irantzu / Elorri-Ane
Haurrak:
Uxue-Ainhoa / Saioa-Amaiur
Kadeteak:
Irati-Aroa / Oihane-Naroa
Gazteak:
Ane-Irati / Leire-Igone
Helduen 2. maila:
Andrea-Izar / Uxue-Uxue
Helduen 1. maila
Ainhoa-Maddi / Amaia-Nagore