Horixe da Zirika Zirkus taldearen Konpost Eroak obra. Eszenatokian hiru pertsonaia azalduko dira: Kon Fuso (Luis Lainez), frantziarra zaborra bereizten ez dakien eta ikasteko ilusio izugarria duena; Plasti andereño marijakintsua (Ainhoa Juaniz), edukiontzi batean bizi eta beti erakusteko prest dagoena eta Karton jauna (Txetxu Collado), pertsonekin etsiturik, ezkor eta haserre dagoena, bera ere edukiontzi batean bizi da. Eguna gaizki bereizitako zabor multzo baten artean hasiko dute azken biek. Nora bota zalantza sortzen dieten hondakinak agertuko zaizkie.