Gaur egun Etxarri Aranazko zinegotzi den Juan Antonio Extremera (PP) hurrengo hauteskundeetan ere Etxarriko udalerako zerrendaburu aurkeztuko da, PPrekin. Extremerak asteazkenean aurkeztu zuen bere hautagaitza Iruñean, PPko Jaime Mayor Oreja eta Pablo Zalba alboan zituela. Extremera “erreferentea” bilakatu dela eta Etxarri Aranazko herritarren interesak “sutsuki” defendatu dituela nabarmendu zuten.