Zubieta eta Berasaluze bigarren postura igo dira

Guaixe 2015eko urtarrilaren 26a

Artola eta Albisu 12 tantotan utzi zituzten, euren 4. garaipena lortuaz

Ezkurdia eta Zabaletak orain arte jokatutako 6 partidak irabazi dituzte eta sailkapenaren buruan daude, 6 punturekin. Bigarren postura Aitor Zubieta etxarriarra eta Pablito Berasaluze bizkaitarra igo dira (4 puntu), igandean, Eibarren, Artolari eta Albisuri 22-12 irabazi ondoren.
Albisuk ez zuen bere eguna izan. Binakako aurreko 5 partidatan sekulako maila eman ondoren, igandean ez zen fin ibili. Dozena bat inguru akats pilatu zituen ataundarrak, eta horrek, Artolak egindako beste 5 akatsak gehituz, garaipena eman zien Berasaluzeri eta Zubietari. Partida honetan sailkapeneko bigarren postua zegoen jokoan, eta etxarriarraren eta bizkaitarraren alde erori zen.

Partidari hasiera bikaina eman zioten Berasaluzek eta Zubietak. Zortzi tanto jarraian lortu zituzten. Zubietak Albisu baino gehiago eman zion pilotari, eta Berasaluzek ongi asmatu zuen aurrean. Horrela, abantaila hartu zuten, eta Artolak eta Albisuk akatsak pilatzen jarraitu zutenez, garaipen erosoa lortu zuten Berasaluzek eta Zubietak.

Datorrena
Ezkurdiak eta Zabaletak Xala eta Merino II izanen dituzte aurkari larunbatean Idiazabalen, eta egun berean, Pablitok eta Zubietak Oinatzen eta Aretxabaletaren kontra jokatuko dute Markinan.

Sailkapena
Ezkurdia-Zabaleta: 6 puntu
Berasaluze-Zubieta: 4 puntu
Artola-Albisu: 3 puntu
Irujo-Barriola: 3 puntu
Oinatz-Aretxabaleta: 3 puntu
Xala-Merino II: 2 puntu
Retebi Bi-Rezusta: 2 puntu
Olaizola II-Beroiz: puntu 1

Binakako Txapelketa. 7. jardunaldia
Retegi Bi-Rezusta / Artola-Albisu (ostiralean 22:00etan Bergaran. ETB1)
Xala-Merino II / Ezkurdia-Zabaleta (larunbatean, 17:30ean, Idiazabalen)
Berasaluze-Zubieta / Oinatz-Aretxabaleta (larunbatean, 17:30ean, Markinan)
Irujo-Barriola / Olaizola II-Beroiz (igandean, 17:00etan, Bilbon. ETB1)