Urruti vs gertu dokumentala sarean ikusgai

Guaixe 2015ko ots. 5a, 14:44

Etxarri Aranatzen grabatu zuen Sarek, euskal preso, iheslari eta deportatuen eta euren senideen testigantzak jasotzeko

Etxarri Aranazko Sare taldeak, euskal preso, iheslari eta deportatuek pairatzen dituzten eskubideen urraketekin amaitzeko sakandarron konpromisoak biltzeari ekin zion. Horrela, Urruti vs gertu izeneko dokumentala grabatu zuten. Film horretan “senideen testigantza, sakabanaketa politikaren salaketa eta, azken batean, euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapena” jasotzen da. Aipatu dokumentala Sakana guztian barna erakutsi zuten, eta orain internetera igo dute.

Egileek diotenez, “datuak, pasarteak, sentimenduak, bizipenak, baina, batez ere, esperantzaz beteriko dokumental bat izan nahi du aurkezten dugun Urruti vs gertu lan honek: senideen testigantza, sakabanaketa politikaren salaketa eta, azken batean, euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapena”. Euskaraz da, gaztelerazko azpitituluekin. Datozen egunetan azpitituluak ingelesez, alemanieraz eta portugesez ere jartzeko asmoa dute.